Lehendakariaren bisita Don Boscora

  • 2021/03/10 |
Joan den martxoaren 3an Iñigo Urkullu lehendakariak bisita egin zigun ikastetxean eta Lanbide Heziketan oro har egiten ari den lana bertatik bertara ezagutzeko. Lehendakariarekin batera, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Jorge Arevalo LHko sailburuordea eta Nicolas Sagarzazu LHko antolakuntza zuzendaria ere izan ziren.
Bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten Elikaduraren ziklo berriaren ezarpena, murgilduta gauden proiektuak eta ETHAZI metodologiaren egunerokoa. Bisita amaitzeko, bilera bat egin zuten zuzendaritzako kideek, 2 irakaslek eta 2 ikaslek. Bilera horretan hainbat gai jorratu ziren, eta lehendakariak bisita eskertu zigun eta zorionak eman zizkigun Don BOSCOn eta LHn egiten ari diren lanagatik.