Robot@3DP Erasmus+ KA2 proiektuan ikastaroa

  • 2021/02/03 |

Pandemiak baldintzatuta, atzerrira ezin izan badugu bidaiatu ere; horrek ez digu mugatu, Robot@3DP proiektuaren plangintzarekin jarraitzeko. Oraingo honetan, gure 8 ikasleek aukera izan dute, 3D diseinua eta inprimaketa, Arduino eta FPGA eta Industria 4.0-aren inguruko ikastaro bat jasotzeko modu ez presentzialean. Denak ere puntako gaiak izan dira eta oso erabilgarriak etorkizun hurbilean. Lehiaketa bat ere jaso du ikastaroak, irabazlearentzat sari eta guzti!