SALVA enpresarekin kolaborazio akordioa

  • 2020/11/09 |
Orain dela egun batzu, SALVA enpresak eta Don Boscok lankidetza hitzarmena sinatu dute SALVA enpresaren Oiartzungo instalazioetan. Don Boscoko kideok uste dugu Lanbide Heziketak eta enpresek elkarrekin joan behar dugula gure eskualdeko garapen ekonomikoan, eta horrelako enpresekin egindako hitzarmenekin, hala nola SALVArekin, elkarri lagundu diezaiokegu.
SALVA erreferente bat da bere sektorean, eta "elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea" izeneko ziklo berria abian jarrita, etorkizuneko proiektuetan lan egin ahal izango dugu.