Ziklo berria Don Boscon

  • 2020/06/04 |

Datorren ikasturteari begira, Don Boscon ziklo berri bat eskainiko da,goi mailako  "Prozesuak eta kalitatea elikagaien industrian" izenekoa eta eskaintza bakarra EAEko ikastetxe publiko batean. Ziklo berri honen inguruan  hainbat  lan egin dugu azken urte hauetan eta argi daukagu gure inguruko elikagaigintza-enpresek asko eskatzen duten langile-profila dela. Lehen urte honetarako hezkuntza sailaren baimena dugu D ereduan zikloa eskaintzeko, eta datozen ikasturteei begira, eskaintza zabaltzeko aukera izango dugu.