3D kareten fabrikazioa

  • 2020/04/24 |

Guztiontzat hain arrotza den garai honetan, Don Boscon oso modu aktiboan lagundu nahi izan dugu, covid19aren osasun krisia lehenbailehen gainditu ahal izateko. 3D inprimagailuetan ditugun baliabideak erabiliz, ikastetxeko irakasle talde bat osasun-langileentzako karetak egiten hasi zen gau eta egun, kutsatutakoen kopurua igotzen ari zen eta material sanitarioaren hornikuntz eza erabatekoa zen. Material hori ospitaleetara helaraztea lortu zen, baina gure eskualdeko langile guztiei karetak egiten jarraitu genuen.

Badirudi tunelaren amaiera ikusten dugula eta ospitaleetako egoera askoz hobeto doala, zorionez material mota horren hornikuntzean  ez dago arazorik. 1.700 kareta baino gehiago eman ondoren, ekoizteari uztea erabaki dugu, farmazietan lortu ahal izango baitira.

Eskerrik asko guztioi eta gogoratu gutxiago geratzen dela.