Don Bosco Ibilaldia 2020

  • 2020/02/20 |
Pasa den larunbatean ospatu zen Don Bosco Auto klasikoen ibilaldia. Edizio berezia aurtengoa, Ibilaldiak bere 10. urteurrena ospatzen zuen. 127 auto klasikok parte hartu zuten eta horietatik 70ek Rally moduan egin zuten. Sekulako eguraldi eta giroa egin zuen eta 101 km egin eta gero Azpeitiko Kiruri jatetxean bukatu genuen.  325 pertsonek beratako bazkariaz gozatzeko aukera izan zuten eta sari banaketa ospatu genuen.