Mikel Astarlozarekin “talde-lana” lantzen

  • 2020/01/13 |

Txirrindulari profesional ohiak coaching saio bat burutu du Elektronika eta Telekomunikazio saileko irakasleekin.

 

Metodologia aktibo eta kolaboratiboen aldeko apostuak irakasleen arteko Talde-lana indartzera bultzatzen du. Ikasleei talde-lana zer den eta nola burutu behar den erakusteko ezinbestekoa da lehenago irakasleek lehenengo pertsonan hori zer den probatzea. Mikel Astarlozak emandako hitzaldi honetan, txirrindulari bizitza profesionalean talde-lanak suposatu ziona azaldu du.