ELIKAGAIEN INDUSTRIAKO PROZESUETAKO ETA KALITATEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA (HZ GOI MAILA) D

 

Ezarri berri den LOE Heziketa Zikloa.

Indarrean 2011-2012 ikasturtetik aurrera

 

 

ZIKLOAREN HELBURUAK

 

  • Titulu bakoitzari dagokion produkzio-sektorearen erreferentzian isladatuta dagoen lanbide-gaitasuna eskuratzeko heziketa ematea.

 

  • Dagokion produkzio-sektorearen antolamendua eta ezaugarriak eta sektore horretan lanbideratzeko mekanismoak ulertzeko, oinarrizko lan-legeria eta lan-harremanetatik eratortzen diren eskubide eta betebeharrak ezagutzeko, eta segurtasun-baldintzetan lan egiteko eta lan-egoeretan sor daitezkeen arriskuak aurreikusteko beharrezkoak diren ezaguera eta trebetasunak eskuratzeko heziketa ematea.

 

  • Etorkizuneko ikaskuntzetarako eta prestakuntzen aldaketari dagozkion etorkizuneko egokitzapenetarako motibagarria izango den nortasun eta heldutasun pertsonal eta profesionala eskuratzeko heziketa ematea.

 

  • Lanbidean jardutearen bidez ingurugiroaren zaintza eta errespetuan eta prozesu, produktu edota zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntzan aktiboki parte hartzeko heziketa ematea.

 

 

GAITASUN OROKORRA

Titulu honen konpetentzia orokorra datza elikagaiak elaboratzeko prozesua antolatzean eta kontrolatzean eta eragiketak eta beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak ikuskatzean, betiere elikagaien produkzio, kalitate eta segurtasuneko planak, laneko arriskuen prebentziorako planak eta ingurumena babesteko planak aplikatuz, indarrean dagoen legeriaren arabera

 

GAITASUN ATALAK

Tekniko honek egiaztatu behar dituen atalak dira:

 

  • Produkzio-prozesuak planifikatzea, eta elaboratu beharreko produktuaren arabera esleitzea tresneria eta instalazioak.
  • Elikagaien produkzioa eta produkzioko sistema automatikoak programatzea eta antolatzea, ezarritako kalitateko, segurtasuneko eta ingurumen-babeseko eskakizunak aintzat hartuz.
  • Elikagaiak elaboratzeko eragiketak gidatzea eta sortzen diren gorabeherak ebaztea.
  • Ontziratzeko, enbalatzeko eta etiketatzeko eragiketak gainbegiratzea, kalitate eta segurtasun-baldintzetan.
  • Elikadura-enpresako logistika planifikatzea, eta lehengaiak, gai osagarriak eta produktuak hornitzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko eragiketak antolatzea.
  • Produkzio-prozesuan, baliabideen erabilera eraginkorra, gaikako bilketa eta hondakinak arazteko eta ezabatzeko lanak gainbegiratzea, ingurumen-babesa bermatzearren, betiere enpresaren planen eta indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Talde-lana antolatzea eta koordinatzea, eta, horretarako, gidaritza bere gain hartzea, lanbide-harreman irekiak edukitzea eta bere konpetentziaren esparruan errespetuz eta erantzukizun-senaz komunikatzea, betiere enpresaren hierarkia kontuan izanik
  • Elikagaien industriako sektoreko aldaketa teknologikoen, antolamendukoen eta soziokulturalen aurrean eguneratzeko eta berritzeko jarrera izatea, batez ere produktu, prozesu eta merkaturatzeko eredu berrien garapenean.
  •  

 

LANBIDE IRTEERAK

Lanbide-irudi honek elikagaien industriako enpresa txikietan, ertainetan edo handietan egiten du lan, lan-talde baten barruan. Produkzioaren kudeaketako, antolamenduko eta kontroleko zereginak egiten ditu, betiere elikagaien alorreko logistikaren, ikerketaren, garapenaren, kalitatearen, segurtasunaren, laneko arriskuen eta ingurumen-babesaren arloetan. Tarteko aginte gisa dihardu, goi-mailako arduradun tekniko baten gainbegiratupean. Haatik, enpresa txikietan autonomia handiagoa izango du eta enpresa-kudeaketako eta zuzendaritzako lanak hartu ahal izango ditu bere gain.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

 

  • Lerroko, fabrikazio-plantako, sekzioko edo biltegiko burua
  • Tresneriaren, prozesuen eta produktuen ikuskatzailea.
  • Elikagaien analisietako teknikaria
  • Kalitate-kontroleko laborategiko arduraduna.
  • Elikagaien segurtasunaren kudeaketako arduraduna.
  • Hornikuntzetako arduraduna.
  • Ontziratze- eta enbalatze-lerroko arduraduna.
  • Ingurumen-kontroleko eta lan-segurtasuneko arduraduna.
  • Merkataritzako teknikaria.

 

 

 

 

MODULUAK ETA HAIEN IRAUPENA LEHENENGO IKASTURTEAN: 990 ordu

MODULUAK

EDUKINAK

IRAUPENA

 

Elikadura-teknologia                

 

 

ATA

  • Harakintza-industriako elaborazio-prozesuak.
  • Arrantzaren eta akuikulturaren ondoriozko produktuen elaborazio-prozesua.  
  • Kontsumoko esneen eta esnekien elaborazio-prozesua.
  • Kontserben eta landare-zukuen elaborazio-prozesua.
  • Zerealen deribatuen eta gozokien elaborazio-prozesua.
  • Beste elikagai batzuen elaborazio-prozesua.
  •  

198 ordu

Elikagaien analisia                 

 

 

 

AAA

  • Laborategia antolatzea.
  • Lagintzea eta lagina prestatzea.
  • Elikagaietan eta uretan analisi fisikoko eta kimikoko teknikak aplikatzea
  • Elikagaietan analisi instrumentalak egitea.
  • Txosten teknikoak egitea.
  •  

132 ordu

Elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko tratamenduak               

ATP

  • Lehengaiak egokitzea eta transformatzea.
  • Bero bidezko kontserbazio-tratamenduak.
  • Behe-tenperatura bidezko kontserbazio-tratamenduak.
  • Elikagaien elaborazioa.
  • Lehortzeko eta kontzentratzeko tratamenduak.
  • Elikagaiak ontziratzea eta enbalatzea.

 

198 ordu

Elikagaien produkzioaren antolamendua                 

AEV

  • Produkzioaren programazioa.
  • Elikagaien industriako lan-taldeak koordinatzea.
  •  Produkzio-unitate baten produkzioa gainbegiratzea.
  • Produkzio-kostuak kalkulatzea.

 

66 ordu

Prozesu-industrietako mantentze elektromekanikoa  

 

AME

  • Tresneria eta instalazioak osatzen dituzten materialak identifikatzea.
  • Elementu mekanikoak ezaugarritzea.
  • Makina hidraulikoak eta pneumatikoak ezaugarritzea.
  • Makina elektrikoak identifikatzea.
  • Mantentze-ekintzak ezaugarritzea.
  •  

132 ordu

Elikagaien kontrol mikrobiologikoa eta sentsoriala

ACM

  • Mikrobiologiako laborategiaren antolamendua
  • Elikagaien eta uraren analisi mikrobiologikoak.
  • Dastaketako materialak, instalazioak eta prozesua Prestatzea
  • Analisi sentsoriala.

66 ordu

Nutrizioa eta elikadura-segurtasuna

 

 

ANS

  • Nutrizioko oinarrizko kontzeptuak.
  • Biztanleria sektore espezifikoei zuzendutako elikagaiak.
  • Elikagaien higiene eta manipulaziorako jardunbide egokiak ikuskatzea
  • Laguntza-planak edo nahitaez bete beharreko aurrebaldintzak.
  • Autokontroleko (AKPKA) eta trazabilitateko sistemak kudeatzea.
  • Elikagaien segurtasuna kudeatzeko estandarrak aplikatzea.

99 ordu

Laneko prestakuntza eta orientabidea               

 

 

FOL

  • Lan munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.
  • Gatazka eta lan taldeak kudeatzea.
  • Lan kontratuaren ondoriozko lan baldintzak.
  • Gizarte segurantza, enplegua eta langabezia.
  • Arrisku profesionalak ebaluatzea.
  • Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
  • Enpresan prebentzio eta babes neurriak aplikatzea.

 

99 ordu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MODULUAK ETA HAIEN IRAUPENA BIGARREN IKASTURTEAN: 1010 ordu

MODULUAK

EDUKINAK

IRAUPENA

 

Elikadura-bioteknologia

ABA

  • Biokimikaren funtsak.
  • Mikrobiologiaren funtsak.
  • Bioerreaktoreen ezaugarriak.
  • Bioteknologiak elikagaien industrian duen aplikazioa.
  • Biosentsoreak aplikatzea.

100 ordu

Elikagaien industriako merkaturatzea eta logistika

 

ACL             

  • Hornikuntza programatzea.
  • Harrera, bidalketa eta biltegiratzea kontrolatzea
  • Produktuak merkaturatzea.
  • Produktuak sustatzea.
  • Informatika-aplikazioak.

100 ordu

Elikagaien industriako kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa

 

AGC

  • Kalitatea kudeatzeko sistema aplikatzea.
  • Kalitate erregistroak betetzea.
  • Sortutako isurketak, hondakinak eta isuriak kontrolatzea.
  • Baliabideak eraginkortasunez erabiltzea.
  • Ingurumen-kudeaketako sistema aplikatzea.

100 ordu

Elikagaien industriako prozesu integratuak

API

 

  • Prozesuak kontrolatzeko sistemen erregulazioa.
  • Esne-industriako produktu baten elaborazioa.
  • Haragi-industriako produktu baten elaborazioa.
  • Landare-produktu baten elaborazio-prozesua.
  • Arrain-industriako produktu baten elaborazioa.

120 ordu

Elikadura-berrikuntza

AIA

 

  • Bizitza baliagarri handieneko elikagaien elaborazioa.
  • Merkatu-nitxo berrietara egokitutako elikagaien elaborazioa
  • Elikagai funtzionalen elaborazioa.
  • Elikagai-intolerantziak dituzten biztanleria multzoetarako egokitutako elikagaien elaborazioa

80 ordu

Elikagaien industriako prozesuetako eta kalitateko proiektua APA

  • Proiektua egitea.

 

50 ordu

Ingeles teknikoa

 

                    I

  • Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

 

  • Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.

 

  • Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

40 ordu

Enpresa eta ekimen sortzailea

                  EIE

  • Ekimen sortzailea.

 

  • Enpresa ideiak, ingurunea eta haien garapena.

 

  • Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

 

  • Administrazio funtzioa

60 ordu

Lantokiko prestakuntza

FCT

  • Modulua burutuko den enpresaren arabera.

360 ordu