Atzerriko Hizkuntza Indartzeko Ikastaroa 2020-2021

  • LEKUA:  CIFP DON BOSCO LHII - ERRENTERIA / TOLOSA / On-line

  • MODALITATEA: On-line / aurrez aurrekoa.

  • HARTZAILEAK: Heziketa-ziklotako lehenengo eta bigarren kurtsoko ikasleak( Goi eta erdi maila).

  • PREZIOA: DOAKOA Izena ematean, ikasleak 60€ko fidantza jarri beharko du. Ikastaroa amaitzean, fidantza itzuliko zaio baldin eta eskolen &percent;80ra bertaratu bada.

  • AURREZ AURREKO IKASLEENTZAT:

  • EMATEKO ALDIA: 2020ko urritik, 2021ko otsailerarte (Konfirmatzeko)

  • ORDUTEGIA: 15:00etatik   17:15etara. 2 egun ( Astelehena eta asteazkena) 4 ordu eta erdi asteko. 80 ordu.

  • ON-LINE: 80 ordukoa izango dira gutxienez eta 100 orduko geienez.

 
  • MATRIKULATZEKO INSTRUKZIOAK:

  • www.fpdonbosco.com  web orrian sartu eta “Hizkuntza indartzeko ikastaroa” link-an klikatu.

  • Ikastaroen informazioa agertuko da eta beheko aldean apuntatzeko formularioaren link-a. Datu guztiak bete eta BIDALI botoia klikatu  (oso garrantzitsua).

  • Formularioan jarri duzun posta elektronikoan, korreo bat jasoko duzu  CIFP Don Boscoko kontu korrontearen zenbakiarekin..

  • GARANTZITSUA: Gogoratu irailaren 16a baino lehen 60€ko fidantzaren frogagiria, III anexoa administrazioan entregatzeaz gain online texta eginada izan behar duzu apuntatua izateko.

 

 

  • DATAK:  URRIAREN 6an  IDAZKARITZAN dokumentazioa entregatzeko azkeneko eguna da.  Epez kanpoko eskaerak ez dira onartuko

  • Diru sarrera egiterakoan KONTZEPTUAN INGELESA+ IKASLEEN IZEN ABIZENAK jarri.

  • Zalantzak izanez gero: 651700841 telefonoz deitu edo  internationalprojects@fpdonbosco.com e-maila idatzi.

  • IZKUNTZA MAILA: Zure maila zehazteko, test on-line bat egin beharko duzu. Formularioan agertukoda linka. Eskaintzen diren mailak A2,B1.1, B1.2 eta B2.

 

 

 

Nazioarteko Proiektuak

 

Nazioarteko programen helburu orokorra bertan parte hartzen duten europar herrialdeetako hezkuntza eta heziketa sistemen arteko harremana, lankidetza eta mugikortasuna erraztea da; era horretan, programek kalitatearen erreferentzia bihurtu nahi dute, mundu mailan.

IEFPS Don Bosco GLHBI 2003an hasi zen Leonardo Da Vinci eta Erasmus izeneko nazioarteko proiektuetan parte hartzen, ikastetxeko ikasle eta irakasleen eskariei erantzuna emanez (izan ere, proiektuotan parte hartzeko beharra ikusten zuten). Ordutik gaur egunera arte, 175 ikasle inguruk egin dute Lantokiko Prestakuntza (LP) Europako herrialdeetan, hala nola, Erresuma Batuan, Polonian, Alemanian, Suedian, Italian, Frantzian, etab.

2007an Erasmus Unibertsitate Gutuna eskuratu genuen.

CIFP Don Bosco LHII  n praktikak enpresa europarretan egitearen aldeko gara, horrek ikasleari zenbait abantaila ekartzen dizkiola uste baitugu; besteak beste, ondorengoak:

  • Ezagutza formalak praktikan jartzea.
  • Europako lan merkatua ezagutzea.
  • Sektorean ematen diren berrikuntza teknologikoei aurre egiteko prestatzea.
  • Ikasleak bere autonomia mailan gora egitea, baita heldutasun pertsonal eta profesionalean ere.
  • Lan ohiturak hartzea eta erantzukizunei aurre egitea.
  • Ikasleari adorea ematea, bere gaitasun profesionala gara dezan.