Karrozeria
Gaitasun orokorra
Karrozeriaren, bastidorearen, kabinaren eta ekipo edo tresnen arloan konpontzeko, osagarriak muntatzeko eta ibilgailua eraldatzeko lanak burutzea, ezarritako prozedurak eta denborak betez, eskatutako kalitatea lortuz eta segurtasun-baldintza egokietan.
Lan irteerak
Teknikari honek ibilgailuak eraiki eta mantentzeko industrietan egiten du lan, karrozeriaren arloan, automobilen, ibilgailu astunen, traktoreen, nekazaritzako makineriaren, erauzpen-industrietako makineriaren, eraikuntzako makineriaren, obra publikoetako makineriaren eta trenetako makineriaren azpisektoreetan, eta bestelako produkzio-sektoreetan, honako lan hauek egiten: txapa-lanak; erauzpen-industrietako lanak; karrozerien transformazioak eta egokitzapenak; nekazaritzako eta eraikuntzako makineria-ekipoen, eta ibilgailu astunen egokitzapenak eta muntaia; eta zuntz-elementuen, konposatuen eta pinturaren elementuak eraiki eta konpontzea.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Txapista konpontzailea: automobilen karrozeria.
- Beiren instalatzailea eta osagarrien muntatzailea
- Pintatzailea: automobilen karrozeria, ibilgailu astunena, traktoreena, nekazaritzako makineriarena, erauzpen-industrietako makineriarena, eraikuntza eta obra publikoetako makineriarena, eta tren-materialarena.
Moduluak
- Elementu mugigarriak
- Elementu metalikoak eta sintetikoak
- Elementu finkoak
- Ibilgailuen egitura-elementuak
- Oinarrizko mekanizazioa
- Ingelesa teknikoa
- Gainazalak prestatzea
- Gainazalak txukuntzea
- Laneko prestakuntza eta orientabidea
- Enpresa eta ekimen sortzailea
- Lantokiko prestakuntza