“Una mano STEAM solidaria” finalista I. STEAM Euskadi Sarietan

2020/07/10

Pozik jakinarazten dugu sarien Batzorde Teknikoak –Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroak eta Innobasque Berrikuntzarako Euskal Agentziak osatutakoak– aurkeztutako 133 hautagai aztertu dituela eta 12 finalisten artean dagoela CIFP Don Bosco LHIIko Elektronika eta Telekomunikazioak sailak aurkezturiko "Una mano STEAM solidaria" ekimena.

Proiektuak STEAM Euskadi Zigilua jaso du, STEAM Euskadi Estrategiaren helburuetara bideratuta egoteagatik eta STEAM izaera edukitzeagatik lehenengo fasera igaro diren ekimenei ematen zaiena, hain zuzen. Lehenengo fasera igarotzeko irizpide minimoak hauek izan dira: bi puntuko gutxienekoa lortzea helburuen atalean eta bost puntuko gutxienekoa STEAM izaeran. Hurrengo ebaluazio-fasera igarotzeko, beharrezkoa izan da ebaluatutako alor guztietako puntuazioen batura maximoak izatea, hau da, helburuetan, STEAM izaeran, erabilitako metodologian, lortutako emaitzetan, izaera berritzailean eta ezarri beharreko hobekuntzetan.
STEAM Euskadi Estrategiako Adituen Batzordeko sei kidek osatutako epaimahai aditu batek ebaluatuko ditu ekimenak eta erabakiko ditu sariak uztailean zehar. Ebaluazioa egiteko, ekimenaren online defentsa bat egin beharko da (20 minutu, gehienez ere); bertan epaimahaiak proiektua hobeto ezagutzeko galderak egingo ditu. 
STEAM hezkuntza sustatzen duen proiektu honi esker Euskadi lurralde berritzaileagoa izan dadin laguntzea dugu helburu.